XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sistema hematopoietikoko eritasunak era askotakoak izan daitezke, beren sortzaile diren zelulen ezaugarrien, eritasuna segun eta zein zelulak sortzen duenaren eta hauen zinetika nahiz gorputzean duten banaketaren arabera.

Ezagutzen diren sailkapen ugariek, eragozpen gehiago dakarte eritasun hauek ulertzeko: espezializaturik ez daudenentzat batez ere.

Eritasun hematologiko gehienen biologia eta portaera klinikoa, eritasunaren zelula sortzailearen jatorria eta funtzio normala kontutan hartuz uler daitezke.

Oinarrizko kontzeptu batzuk gogora ditzagun:

1) Sistema hematopoietikoko zelulak, hesteetakoak eta larruazalekoak adibidez, erreplikazio jarraituan daude.

Beste zelula batzuekin ez da hori gertatzen; adibidez, giltzurrun hoditxoetakoekin (tarteka erreplikatzen bait dira) edota muskulu, neurona eta zelula glomerularrekin (hauek ez bait dira inoiz erreplikatzen).

Horregatik dute zelula hematopoietikoek ahalmen handiagoa eta zenbait gai toxiko terapeutikok, hala nola kimioterapiak eta erradioterapiak, eragin handiagoa dute haiengan.

Bestalde, bere funtzio inmune normala betetzeko atseden-fasetik aktibazio-fasera pasa eta erreplikatzeko gaitasuna (transformazio blastikoa) duen zelula bakarra linfozitoa da.

Zelula linfoide bakoitzaren ezaugarrien arabera, leku batean edo bestean gertatuko da hori, eta berdin esan daiteke sor dezakeen zelula gaiztoari buruz.

2) Pertsona helduen sistema hematopoietikoa hezur-muinean sortzen da, fetuetan gibelean eta barean sortzen den bezala.

Badira eritasun hematopoiesi fetala gogorarazten diguten hematopoietikoak; metaplasia mieloidea adibidez.

Eritrozito, granulozito eta plaketen garapen osoa hezur-muinean gertatzen da (...).